Maputxeen azken bi mendeotako historia
euren lurren defentsaren eta berreskurapenaren eskutik bizi izan da.
Lurrarekiko atxikimenduak gidatu du hein handi batean herri honen
bizirauteko borroka.
Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera gainbehera dator
maputxeen artean eta, oro har, Txileko gainontzeko jatorrizko
kulturetako hizkuntza komunitateetan.
Erabilera eta ezagutzari buruzko
datu-dantza handia badago ere Hegoamerikako hizkuntza nagusien sintoma
guztiak antzeman dakizkioke: transmisioaren ia erabateko etena,
prestigio urria, administrazio eta bizitza sozialean presentzia oso
mugatua, hezkuntza-sistema egituratu baten gabezia eta
biziberritze-plangintza integralik ez. Horiek horrela izanik, ez da
harritzekoa mapudungun-a mehatxatutako hizkuntza izatea.
Elkarlanaren lan-arlo nagusiak honako hauek dira:
- Maputxe herriaren kontzientzia politikoa lantzen ari diren eragileei hizkuntza biziberritzeko estrategietan formazio jarraitua eman.
- Corpus eta hedabide arloetan aholkularitza eman.
GARABIDEk erakunde hauekin du hartu-emana:
- MapuzuguletuaiƱ Wallmapu Mew
- Corporación Mapuche Xeg Xeg.
- Universidad de la Frontera, Temuco.
Elkarlanerako arrazoiak honakoak dira:
- Azken 6-7 urteotan kontzientziazio handia gertatu da hizkuntzaren inguruan maputxe komunitateetan. Lanerako jarrera argia ere antzematen da eragileen artean.
- Txileko gobernuak maputxeekiko jarrera leundu du eta aldarte eraikitzailean ageri da azken boladan.
Aurrera begirako erronkak eta proiektuak honakoak dira:
- Aktibista politikoei hizkuntza-beroa transmititzea abiapuntu ona litzateke.
- Hizkuntzaren egungo egoeraren analisiak abiatutako hizkuntza plangintza integral bat egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina