Arratsaldeko zazpiak ziren, baina goizeko ordu txikiak balira bezala, isil-isilik, emeki, ireki zuen atea, inor molestatu nahi izan ez balu bezala. Poliki-poliki sartu zuen giltza sarrailan, ahalik eta zarata txikiena eginaz, eta biratu zuen, atea ixtean inork ez entzuteko. Behin eskailaratan jantzi zituen eskularruak eta abiatu zen beherantz igogailua deitu gabe, inor ez konturatzeko bezala irten zen etxetik.
Pausoz pauso, eskailaraz eskailara, atzean uzten zuen etxea,
betirako aldegingo balu bezala; eta, atartera
iristean, kaleko ateaz berriz ere poliki, hauskorra balitz bezala,
kamera geldoan bezala, ireki zuen tarte txiki bat, kanpora begiratu eta inor ezagunik ez zebilela ziurtatzean irten zen eskuaz atea eutsiz, itxi arte berriz ere soinurik atera gabe.
kamera geldoan bezala, ireki zuen tarte txiki bat, kanpora begiratu eta inor ezagunik ez zebilela ziurtatzean irten zen eskuaz atea eutsiz, itxi arte berriz ere soinurik atera gabe.
Kalean beste bat gehiago zen, jada soinuak ez zion inporta, karrozen
eta desfilearen festa doinuak nonahi entzuten ziren, lasai zatekeen, kanpoan
zen, inork ez zuen harrapatu.
Joan zen herriko plazarantz, alde zaharreko giro jendetsuan nahastu
zen. Jendez lepo zegoen dena.
Umeek karrozatik botatzen zituzten goxokiak jasotzen…
gazteak ikazkinaren gurdiaz selfiak ateratzen…, gurasoak ume txikienak zaldian
eramaten…
Eta han zegoen bera bakarrik, inork ikusiko ez balu bezala,
eskaileretan bakarrik jarraituko bezala.
Halako batean, esku bat somatu zuen txamarratik tiraka.
-Aita! han gaude. Ikusten amatxo?
-A bai, eskerrak nire bila etorri zaren! Ikusi al duzu Olentzero?
-Bai, goxoki pila bat ere hartu ditut. Eta zu, non egon
zara? Ia galdu duzu.
-Kaixo, Maria. Topatu zaituztet azkenean
-Kaixo, maitia. Ardo pixkat duzu ezpanetan. Dena prest
etxean?
-Den-dena prest, gazta ere jan dut!
-Aita! Justu zu etorri zarenean joan da olentzero.
-Oraindik ez da joan, begira…
Joxe Otaduy Bengoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina