GOGOETARAKO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
GOGOETARAKO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko azaroaren 1(a), asteazkena

Duela lau mila urte iritsitako errainak mintzatu dira orain (Zientziakaiera)

Europako lehen ‘zibilizazioan’ emakumeek izan zuten rola aztertu dute paleogenetika eta isotopoen azterketa batu dituen ikerketa batean. Migrazio handiak baino, norbanakoen mugikortasunaren garrantzia azpimarratu dute.
Kanpai itxurako zeramikak, arkuak, aiztoak eta, zenbaitetan, anbarrez, brontzez edo urrez egindako objektuak. Hori da, funtsean, arkeologoek gehien topatzen dutena brontze aroko hilobi bat induskatzen dutenean. Hori, eta gorpuzkiak, noski. Horietan oinarrituta, iraganari buruzko irakaspen ugari atera daitezke, baina, ezagutza horrek, beti ere, berezko mugak ditu. Azken urteotan, ordea, iraganera hurbiltzeko bideak biderkatzen hasiak dira. Biologia eta kimika indartsu sartu dira aztarnategietan.
Horien bitartez, errazagoa da duela gutxira arte irudikaezina ematen zuen informazioa eskuratzea. Alemaniako zientzialariek egindako azken ikerketa horren adibide da. Duela lau mila urte inguru hilobiratutakoei mintzarazi egin diete. Familiaz eta jatorriaz galdetu diete, eta erantzunak lortu ere. Erantzun partzialak, behin-behinekoak, eta zalantzez beterikoak; baina erantzunak, azken finean. Antzineko DNAren eta isotopoen analisiaren bitartez eskuratu dituzte erantzun horiek. Emaitzak astelehenean ezagutzera eman dituzte PNAS aldizkarian.

2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata

HEZKUNTZA PROPOSAMENA (Hik Hasi)

"Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak". Horrela izendatu zuen Hik Hasik hezkuntza-proposamena aurkezteko EHUren Donostiako Irakasle Eskolan egin zuen agerraldian. Izan ere, eskola hobetzeko da, baina hazkuntza- eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko ere egin da dokumentua


 
Urtebeteko hausnarketa eta eztabaida ondoren, argia ikusi du proposamenak. Orain, denon eskura jarriko da edukia ezagutarazteko.
  
Non hasten da hezkuntza? Noren erantzukizuna da? Nork hartzen du parte hezkuntzan? Nork hartu beharko luke parte hezkuntzan?… Familiak eta eskolak bai, baina baita herriak (herritarrek) eta administrazioek (agintariek) ere.

2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

GURE KAIOLA



BONBERENEA EKINTZAKek aurkezten du: GLAUKOMA "kalima" diskoko bigarren singlea: "GURE KAIOLA". 2017ko udaberrian Bonberenean grabatua. Grabaketa eta nahasketa: Karlos Osinaga Masterizazioa: Jonan Ordorika Bideoa: Kliska Produkzioak Ekoizpena: Bonberenea Ekintzak

2017(e)ko urriaren 5(a), osteguna

Neska eta mutilek elkarrekin ala banandurik jokatu behar dute? Eskola kirola eta genero berdintasuna






Pentsa liteke, berdintasunean oinarritutako heziketa bermatu nahi bada, eredu mistoa dela egokiena. Hala uste du adibidez Itsaso Nabaskues futbolari ohi eta EHUko ikerlariak. Datuek, baina, bestelakoa erakusten dute sarri: elkarrekin jokatzen dutenean mutilek hartu ohi dute protagonismoa eta, gainera, ezin esan daiteke eskola kirolean nesken parte-hartzea areagotzen denik. Hori horrela, gaur gaurkoz eredu bananduaren alde egiten du Ainhoa Azurmendi eskubaloi jokalari ohi eta berdintasun gaietan adituak. Bi elkarrizketatuak bat datoz: hezkidetza oinarritik bertatik hasi behar da lantzen.

2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

GELA ETA BURUETAKO HORMAK BOTA, IKASTOLETAKO UMEEN ONURARAKO (erreportaia)

Berrikuntza handia gertatzen ari da ikastoletako Haur Hezkuntzan. Abiapuntu eta beharrak hagitz desberdinak izanik, bakoitza bere eran eta martxan doa, baina bide berbera egiten ari dira 60 ikastola. Aldaketa nagusia haurra erdigunean jartzea da.

1002_eh_ikastolak1





KOMUNITATEA


Komunitatearen balioa berreskuratu nahi dute. Adibidez, ume baten amatxiren baratzera bisita egiten dute bere jakinduria jasotzeko. Haurra harro eta amatxi ere bai.






Ernetzen ari den hazia da haurra. Berez dakar landare bihurtzeko behar duena; lurrean zabaldu eta berez joango litzateke hazten. Baina hazi horri lur egokia, eskatzen duen ura, behar duen eguzkiaren beroa eta argia eta hobeto hazteko ongarria ematen bazaizkio, landare horrek berak dakarren lorea emango du.

ESKOLA KIROLA, ZEINENTZAKO KIROLA? (Iritzia)

Eskola kirola 7-16 urte bitarteko pertsonek eskolatze aldian eta hezkuntza sistemaren barruan irakas-orduetatik kanpo egien duten kirol antolatua da. Eskola Kirolak izaera hezitzailea du eta haren helburua parte hartzaileei heziketa integrala, epe luzerako kirol heziketa, kirol mota ezberdinak ezagutzea eta eskola-haur GUZTIEI parte hartzeko aukera bermatzea da. Altu esan daiteke beraz, legeen arabera “Lehiaketa ez dela jomuga”.
Eskola kirolak defendatzen dituen helburu nagusiak azaldu eta gero, hurrengo lerroetan eskola kiroleko hezitzaile bezala eta eskola kirolean ikasle nintzeneko esperientzietan oinarrituz, hausnarketa kritiko bat konpartitu nahiko nuke

ESAN BERRIZ ESAN

GURE HITZAK kanta (Mikel Laboa-Bernardo Atxaga)


Gure hitzak
Esan berriz esan
Ez daitezela ahaztu
Ez daitezela gal,
Elur gainean
Txori anka arinek
Utzitako arrasto sail
Ederra bezalaxe

2017(e)ko urriaren 1(a), igandea

“Ez da jotzen” esatetik, enpatia bilatzeko ariketara (artikulua)


“Ez da jotzen” esatetik, enpatia bilatzeko ariketara

Nola jokatu haurrak jotzen duenean, eta nola, haurrari jotzen diotenean? Nerea Mendizabal psikopedagogoak “ez da jotzen” ohiko mezutik haragoko alternatibak luzatzen ditu, elkarrizketatik abiaturik, haurrarekiko babesa eta enpatia bilatzea proposatzen du.
 
 
“Ez da jotzen!”, esaten diogu haurrari kideak jostailua kendu dionean bultza egin badio. “Ez da jotzen!”, oihu egiten diogu amorruz beterik dagoen haurrari kide bati ostikoa eman badio. “Ez da jotzen!”, oihu egiten diogu haurrari beste baten erasoari aurre egiteko zaplaztekoa eman badio. “Ez da jotzen!”, esaten dugu, baina haurrak jo egiten du. Defenditzeko, amorrua duelako, bere espazioa, bere nia, bere jostailuak defenditu nahi dituelako, edo dena delakoagatik haserre dagoelako… Eta jasotzen duen haurrari, gaur batek eta bihar beste batek jo egiten dion haurrari, “ba zuk ere jo!” esaten diogu. Eta oraindik badira, “ez da jotzen!” oihu egiten diotelarik haurrari ipurdikoa, zaplaztekoa edo belarrondokoa ematen dioten gurasoak.
Oro har, guraso eta hezitzaileok ez dakigu nola kudeatu jotzearen gaia. “Ez da jotzen!”, esatea ez da aski. Bere burua, bere jostailua, bere espazioa defendatzeko jo duen haurrari ere, “ez da jotzen”, esan behar diogu? Eta jotzen ez duen haurrari, “ba zuk ere jo!”, esan behar diogu?
Abiapuntua: Helduok ere min egiten dugu
Nerea Mendizabal psikopedagogoa Komunikazio Ez Bortitzean aditua da, eta jotzearen gaiaz asko hausnartu du. Gaira hurbiltzeko,“ez da jotzen!” esaten dugunean horren atzean zer dagoen argitu nahi du lehenik Mendizabalek. “Min egiteaz hitz egin behar dugu, ez dugu nahi minik egitea eta ez dugu nahi minik hartzea. ‘Ez da jotzen!’ esaten dugunean, intentzio onenarekin balore garrantzitsu

2017(e)ko irailaren 24(a), igandea

GUZTIONTZAKO LEKUA





UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak agerian jarri asmo du, ahal duen neurrian, emakumeek zientziaren eta teknologiaren munduan egiten duten lana. Lan hori nabarmendu nahi dugu, eta horregatik

2017(e)ko irailaren 23(a), larunbata

Nola jokatzen dugu ezberdinaz? FOR THE BIRDS (laburmetraia)


Helbururik? Carrot crazy (laburmetraia)


Euskal Harria (Gabriel Aresti)

EUSKAL HARRIA
 
Zerutik erori gabeko
harria,
ongi labratua,
maisu trebe txit trebe eta habil batek
landua,
oinarri,
gilzarri,
zimentarria,
(adoratzen zaitugu),
(ez zara eroriko),
(mila urte inguru da),
(euskaldunen artean),
arbolaren itsura emandako
harria,
ajola gabean landatu hindugun
itoginaren azpian,
eta ur-tantak
jan hau.
Hi,
arbola,
euskal harria.
 
  © Gabriel Aresti

Arazoa ez da ikasgelan eserita egoten ez dakitela, ez direla nahikoa mugitzen baizik (Argia blogak*)

Ikasleak ez direla gai eserita adi egoteko, ez dutela arreta jartzen, hiperaktibo asko dagoela… kexa orokor diren garaiotan, hain juxtu eserita denbora gehiegi igarotzen dutela uste du Angela Hanscom pediatrak: haurrak ez dira behar adina mugitzen, eta horren ondorioz ikasteko prestatuta ez dauden gorputzak (garunak) ditugu ikastetxeetan.


“Zaila da umeak lurrean bueltaka ikustea, zuhaitzetara igotzen edo jirabiraka, jolasgaraia murriztu