Arratsaldeko zazpiak ziren, baina goizeko ordu txikiak balira bezala, isil-isilik, emeki, ireki zuen atea, inor molestatu nahi izan ez balu bezala. Poliki-poliki sartu zuen giltza sarrailan, ahalik eta zarata txikiena eginaz, eta biratu zuen, atea ixtean inork ez entzuteko. Behin eskailaratan jantzi zituen eskularruak eta abiatu zen beherantz igogailua deitu gabe, inor ez konturatzeko bezala irten zen etxetik.
Pausoz pauso, eskailaraz eskailara, atzean uzten zuen etxea,
betirako aldegingo balu bezala; eta, atartera
iristean, kaleko ateaz berriz ere poliki, hauskorra balitz bezala,

