ARGITXO
Harri murri
zapero
bero-bero-bero
haurrak egin
euskaraz
orain eta
gero.
Niri deitzen
didate
Argitxo
iratxoa
eskuan
kriseilua
buruan
txanoa.
Txiki-txikia
naiz ni
mendiko
magoa
leizezuloa
utzi
ta hirira
noa.
Ezin nauru
ikusi
ez eta ukitu
baina
Argitxok beti
zu ikusten
zaitu
eta ni nahi
banauzu
gertutik
sentitu
faborez ta
mesedez
euskaraz
mintzatu.
Ni
ezkutatzen naiz
edozein
txokotan
motxilan,
poltsikoan
edota
karnetan
egunez
ikastolan
nabil
gehienetan
ta gauetan
sartzen naiz
haurren
ametsetan.
Gauza
harrigarriak
egiten
badakit
magia ikusi
nuen
txiki
txikitatik
opari asko
dauzkat
zuentzat
gorderik
jolastorduak
ere
luza
ditzaket nik.
Hitza Joxean Ormazabal
Musika: Jon Ander LarraƱaga
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina