GIZARTE ZIENTZIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
GIZARTE ZIENTZIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018(e)ko urriaren 14(a), igandea
2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena
2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea
EUSKAL PROBINTZIEN MAPAK (armarriekin)
Euskal Herria osatzen duten probintzien inprimitzeko mapa: elkarturik eta banan-banan (armarri eta guzti!).
DESKARGATU HEMEN: EUSKAL PROBINTZIAK
Iturria: Wikipedia
2017(e)ko azaroaren 12(a), igandea
ARABAKO ESKUALDEEN MAPA MUTUAK
Arabako kuadrillen maparekin alderatuz, honetan, Gasteizko eta Aguraingo kuadrillak batera agertzen dira: Arabako lautada .
mapa mutu hau eta eskualdeak banan banan deskargatzeko sakatu hemen: ARABAKO ESKUALDEAK MUTUA
mapa mutu hau eta eskualdeak banan banan deskargatzeko sakatu hemen: ARABAKO ESKUALDEAK MUTUA
2017(e)ko azaroaren 1(a), asteazkena
Duela lau mila urte iritsitako errainak mintzatu dira orain (Zientziakaiera)
Europako lehen ‘zibilizazioan’ emakumeek izan zuten rola aztertu dute paleogenetika eta isotopoen azterketa batu dituen ikerketa batean. Migrazio handiak baino, norbanakoen mugikortasunaren garrantzia azpimarratu dute.
Kanpai itxurako zeramikak, arkuak, aiztoak eta, zenbaitetan, anbarrez, brontzez edo urrez egindako objektuak. Hori da, funtsean, arkeologoek gehien topatzen dutena brontze aroko hilobi bat induskatzen dutenean. Hori, eta gorpuzkiak, noski. Horietan oinarrituta, iraganari buruzko irakaspen ugari atera daitezke, baina, ezagutza horrek, beti ere, berezko mugak ditu. Azken urteotan, ordea, iraganera hurbiltzeko bideak biderkatzen hasiak dira. Biologia eta kimika indartsu sartu dira aztarnategietan.Horien bitartez, errazagoa da duela gutxira arte irudikaezina ematen zuen informazioa eskuratzea. Alemaniako zientzialariek egindako azken ikerketa horren adibide da. Duela lau mila urte inguru hilobiratutakoei mintzarazi egin diete. Familiaz eta jatorriaz galdetu diete, eta erantzunak lortu ere. Erantzun partzialak, behin-behinekoak, eta zalantzez beterikoak; baina erantzunak, azken finean. Antzineko DNAren eta isotopoen analisiaren bitartez eskuratu dituzte erantzun horiek. Emaitzak astelehenean ezagutzera eman dituzte PNAS aldizkarian.
2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea
ARIMEN GAUA
Euskal Herrian aspalditik ospatu izan da Halloween, baina hemen, Arimen
Gaua deitu izan diogu. Orain dela urte gutxira arte ospatu izan dugun
festa da, baina ohitura alde batera uzten joan gara. Hala ere, asko gogoratzen dira, urri bukaera eta azaro hasierako gau ilunetan, umetan nola ibiltzen ziren kalabazak hustu, aurpegiko zuloak egin, argiztatu eta herriko zenbait txokotan ipintzen. Domu Santu egunez hainbat herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz.
Irudiak: Jone Bergara, Oarsoaldeko Hitza, Marta Vitores, Ahotsak.eus,
Ane Sarasketa, Nekane Martiarena. Musika: Audience, Elko by night.
Animen Gaua, Dantzan.eus, 2017-10-27.
*Iturria: Dantzan.eus
2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala
2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena
HAURRENTZAKO EUSKARAZKO 50 APLIKAZIO BAINO GEHIAGOKO BILDUMA: JOLASTUZ IKASIZ
Tabletek eta telefono mugikorrek aurreko garaietan aisialdirako telebistak betetzen zituen funtzioak ordezkatu dituzte maila handi batean. Egun, haurrak, gero eta gehiago eta gero eta arinago, gailu hauek entretenimendurako erabiltzen dituzte. Zorionez badaude hamaika aplikazio entretenitzen diren bitartean hezi eta irakastea helburu dituztenak. Eta euskaraz ere mordoa daukagu, mota askotarikoak: batzuk besteak baino interakzio handiagoa eskatzen diote haurrari, beste batzuk familian erabiltzeko aproposagoak dira.Haurrak gero eta goizago hasten dira gailu teknologikoak erabiltzen. Gaur egun ohikoa da oraindik hitz egiten ez dakien haurra telefono mugikorra eskutan dabilela ikustea eta trebetasunez aritzea, gainera. Euskaraz badaude haurrentzako bereziki garatutako hamaika aplikazio eta mota askotarikoak, zorionez: ipuinak; zenbakiak, koloreak, hiztegia eta abar ikasteko jokoak; memoria lantzeko… Zerrenda honetan 50 baino gehiago bildu ditugu, baina badaude askoz gehiago. Beraz, badago nondik hasi. Haurrari telefonoa edo tableta erabiltzeko aukera ematen badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak!
Hemen 50 aplikaziotik gorako zerrenda osatu dugu, funtzio eta helburu ezberdinetakoak bilduz: margotzekoak, ipuin kontalari edo interaktiboak eta jokoak (arlo eta mota ugaritakoak). Sistema eragile eta funtzioaren arabera sailkatu ditugu. Azken atalean, nagusiagoak diren haurrei zuzendutakoak jaso ditugu baita ere.
Badakizu, haurrari tableta edo telefono mugikorra erabiltzen uzten badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak eta, askoz hobeto, berarekin batera erabili.
2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena
2017(e)ko irailaren 24(a), igandea
GUZTIONTZAKO LEKUA
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak agerian jarri asmo du, ahal duen neurrian, emakumeek zientziaren eta teknologiaren munduan egiten duten lana. Lan hori nabarmendu nahi dugu, eta horregatik
2017(e)ko irailaren 23(a), larunbata
URIBARRI GANBOA URTEGIKO adarretako hezeguneari bira. (IRTEERA)
Ibilbideak Ramsar hitzarmenak babestutako hezeguneen artean
dagoen Uribarri-Ganboa urtegiaren adarretara eta urtero bere eremuan
hegazti migratzaile asko hartzen dituen Mendixur Ornitologia Parkera
hurbilduko gaitu.
0 km Garaioko Eskualde Parkean dagoen informazio etxearen
ondotik abiatuko gara. Hau ezkerretara
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









