Izenburua: Giosepporen sudurra
Idazlea: Pello AƱorga Lopez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor
Bilduma: Batela, 36
Laburpena:
Ipuin irudidun honek umorearen eta fantasiaren onuraz hitz egiten digu, batez ere gaixorik dauden umeentzat. Gaixotasuna eta ospitalean dauden ume gaixoak gerturatzen dizkigu tumorea, angioma,OZBU, suero, gurpildun aulkiak … tarteka hitz hauekin ere esaldi errimadunak eta umoretsuak egiten ditu.
Gioseppo zapatari serioari tumorea atera zaio sudurrean eta medikoarengana doa sendatzera. Han, ospitalean dauden umeak ikusten ditu eta umeek sudurra gorriz margotzen diote pailazo bihurtuz. Geroztik, lehen serioa zen zapataria, ume gaixoak fantasiaren mundura eramango dituen pailazoa izango da ospitalean. Orain kanpoan zapatari graziatsuak zapatez gain sudur gorriak ere egiten ditu.
Ilustrazioetan ere ur-margoz margotutako marrazkiek argi islatzen dute errealitate hau. Lehenengo eta azkeneko ilustrazioetan Giosepporen aldaketa nabarmen ikusten da bere aurpegian. Gaixotasuna onartzeak eta umeei bizitza alaitzeak gizon zoriontsu bihurtu dute.
Adina: 6tik gora
*Iturria: GALTZAGORRI
LIBURUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LIBURUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna
2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala
ARRANOPOLA (Liburua)
Izenburua: Arranopola!
Idazlea: Yak Rivais
Argitaletxea: Elkarlanean
Argitalpen data: 1998
Itzultzailea: Jon Arretxe
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 134 orrialde
Laburpena: Oso pertsonaia bereziak aurkituko ditu irakurleak bederatzi ipuinez osatutako liburu honetan: Eduardok animalia bihurtzen ditu bere ingurukoak, Patxik bere txakurrarekin hitz egiten du, Agata lur azpian ibiltzen da, Julia aldi berean bi lekutan egoten da, Fabriziok liburuak jaten ditu... Umore irudimentsua eskaintzen digu liburu interesgarri honek.
*Iturria:GALTZAGORRI elkartea
2017(e)ko irailaren 28(a), osteguna
2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena
AZKEN BALADA
Izenburua: Azken balada
Idazlea: Mariasun Landa Etxebeste
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016
Bilduma: Bioleta Saila, 9
Laburpena:
Kontakizunak elkarri loturiko hiru narrazio eskaintzen ditu, espazio eta denbora ezberdinetan kokatuak eta tipografia ere bakoitzak modu batekoa du.
Protagonistak Erramun parkezaina eta Maitane neska gaztea dira. Lehenengo atalean balada abestua bertsoetan emana zaigu, irakurleari jakin-mina pizteko amu gisa. Bigarrenean, jatorrizko bertsioa Erramunek prosaz azalduta eta, hirugarrenean, Maitane neskatilak asmatutakoa, bertsio libre eta baikorrago batean.
Adina: 12tik gora
*Iturria: GALTZAGORRI
2017(e)ko irailaren 23(a), larunbata
ELMER BERRIRO ERE
Idazlea: David McKee
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016
Itzultzailea: Antton Olano
Orri kopurua: 24 orrialde
Laburpena:
Elmer elefantearen beste ipuin bat da hau. Egunerokotasunetik ihes egiteko umorea eta lagun arteko txantxak gaia izanik, tonu umoretsuan kontatutako istorioa da.
Elmer asperturik dago, eta giroa alaitzeko txantxa bat prestatu beharko duela pentsatzen du. Beste elefante baten laguntzaz txantxa prestatu eta taldeko elefante guztiak Elmer bezala margotu ondoren, benetako Elmer nor den ezin izango dute jakin. Azkenean, ibaiko urarekin garbituta, benetako Elmer agertuko da eta elefante guztiak pozez txoratzen eta algaraka jolasean bukatuko dute. Elmerren txantxak giroa alaitu du ba!
Ilustrazioa koloretsua da, Elmer liburua ezagutu ezkero oso erraz ezagutzekoa. Elefanteen grisa eta kolore bizien arteko kontraste handiak ditu. Orrialde osoak hartzen ditu eta testua bertan txertatzen da.
Adina: 6tik gora
*Iturria: GALTZAGORRI
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
