Alfabetoa erabili batuketak egiteko; buruzko kalkulua jolastuz (Matematiketan.eus*)
Etxe
askotan aurki ditzakegu alfabetoko hizki magnetikoak. Zuek ere etxean
badauzkazue, prest zaudete jolasteko. Bestela, hartu papel karratu sorta
bat eta bakoitzean idatzi alfabetoko letra bana. Jolasa gustukoa
baduzue, txartelok plastifikatzea duzue onena.
Jolasa
adin guztietako ume zein helduk egiteko modukoa da. Buruzko kalkulua
praktikatzekoa da, baina alboan materialen bat (erregletak, zotzak,
harriak…) duela jolasteko nahia edo beharra duenak egin dezake, noski.
Jolasaren iraupena taldeak zehaztuko du, baina 3 erronda egitea kopuru polita denez, 10 minutu baino gehiago ez luke iraungo.
Jolasak bi aldaera ditu, eta oso joko arau sinpleak:
-
Hizkiak zorro baten sartzen dira.
-
Jokalari
bakoitzak hizki bat hartu eta supituki burura etortzen zaion lehenengo
hitza esango du. Noski, letra horrekin hasten den hitza izan beharko
du.
-
Hitz
horrek dauzkan letra-kopuru adina puntu bilduko ditu jokalariak. Esate
baterako B hizkia atera eta “babarrun” hitza esanda, 8 puntu bilduko
lituzke.
-
Nahi adina erronda eginda, bakoitzak lortu dituen puntuen batuketa egitea geratuko da, jolasa nork irabazi duen ikusteko.
-
Bigarren
aldaeran, burura etortzen den lehenengo hitza baino, minutu baten
(adostu egin daiteke denbora tartea) hizki horrekin hasitako hitzak
esaten joango da jokalaria. Hitzok kontatu eta berriz ere bildutako
puntuak aterako zaizkigu.
Gurean,
jolasten ari ginela aita hitz benetan luzeak botatzen hasi zela
ikusita, gure seme ertainak berehala gehitu zuen beste arau bat: Hitzak
10 hizki baino gehiago baditu 0 puntu biltzen dira.
Biderketekin
egitea ere badago, edo balio altuena eta txikienaren arteko kenketa
eginez erabaki daiteke nork irabazi duen. Beti bezala, taldeak berak
sortuko ditu jolasak aurrera egin ahala arau berriak.
Sinplea benetan, afari giroan jolasteko. Probatu eta kontatu nola atera zaizuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina