HIZKUNTZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HIZKUNTZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

MAIA hizkuntza ezagutzen? hona hemen Xíimbal Kaaj


Jakina da musika mugetatik haratago komunikatzeko modu bat dela eta, hain zuzen ere, horregatik da bereziki pozgarria gaurko berria. Yazmin Novelo Garabidetarrak "Xíimbal Kaaj" rap abestia kaleratu berri du Mexikoko yukatango maia hizkuntzan Pat Boy kidearekin batera. Yazmin yukatango maiaren biziberritzearen alde gogor ari da lanean azken urteetan eta anitzak dira bide horretan jorratu dituen alorrak, kazetaritzatik hasi eta, oraingoan bezala, kantagintzaraino.

Hizkuntzen biziberritzean kulturgintzak berebiziko garrantzia du, beraz izan bedi hau yukatango maiaz entzuten dugun rap askoren lehena!

Zabaldu doinuok mundura!

*Iturri: GARABIDE

MAPUTXEA, MAPUZUGUN HIZKUNTZA BIZIBERRITZEKO FIN ARI DEN HERRIA

1987tik Txilen administrazioa erregiotan banatu zen, erregioak probintziatan eta hauek komunetan. 2015ean erregioak 15 dira, 54 probintziak eta 346 komunak. 2012ko erroldaren araberan populazioaren %11,08k deklaratu zuen indigena zela. Populazio indigena guztitik 81,88k jo zuen bere burua maputxetzat. Beste herri batzuk –aonikenk, caucahue, chono, cunco eta selknam herriak esaterako- desagertutzat jotzen dira.


Maputxeen azken bi mendeotako historia euren lurren defentsaren eta berreskurapenaren eskutik bizi izan da. Lurrarekiko atxikimenduak gidatu du hein handi batean herri honen bizirauteko borroka.

2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala

ARRANOPOLA (Liburua)

 
Izenburua: Arranopola!
Idazlea: Yak Rivais
Argitaletxea: Elkarlanean
Argitalpen data: 1998
Itzultzailea: Jon Arretxe
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 134 orrialde

Laburpena: Oso pertsonaia bereziak aurkituko ditu irakurleak bederatzi ipuinez osatutako liburu honetan: Eduardok animalia bihurtzen ditu bere ingurukoak, Patxik bere txakurrarekin hitz egiten du, Agata lur azpian ibiltzen da, Julia aldi berean bi lekutan egoten da, Fabriziok liburuak jaten ditu... Umore irudimentsua eskaintzen digu liburu interesgarri honek.



 *Iturria:GALTZAGORRI elkartea

GURE BAZTERRAK (J.Artze-M.Laboa) with english translation (Edorta)


Edorta kantari youtubeko kanaletik hartua, ingelesera itzulpena 1:04 minutuan hasten da, Antonio Casado da Rochak egina.

2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

HAURRENTZAKO EUSKARAZKO 50 APLIKAZIO BAINO GEHIAGOKO BILDUMA: JOLASTUZ IKASIZ



haurrak tableta erabiltzenHaurrak gero eta goizago hasten dira gailu teknologikoak erabiltzen. Gaur egun ohikoa da oraindik hitz egiten ez dakien haurra telefono mugikorra eskutan dabilela ikustea eta trebetasunez aritzea, gainera. Euskaraz badaude haurrentzako bereziki garatutako hamaika aplikazio eta mota askotarikoak, zorionez: ipuinak; zenbakiak, koloreak, hiztegia eta abar ikasteko jokoak; memoria lantzeko… Zerrenda honetan 50 baino gehiago bildu ditugu, baina badaude askoz gehiago. Beraz, badago nondik hasi. Haurrari telefonoa edo tableta erabiltzeko aukera ematen badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak!
Tabletek eta telefono mugikorrek aurreko garaietan aisialdirako telebistak betetzen zituen funtzioak ordezkatu dituzte maila handi batean. Egun, haurrak, gero eta gehiago eta gero eta arinago, gailu hauek entretenimendurako erabiltzen dituzte. Zorionez badaude hamaika aplikazio entretenitzen diren bitartean hezi eta irakastea helburu dituztenak. Eta euskaraz ere mordoa daukagu, mota askotarikoak: batzuk besteak baino interakzio handiagoa eskatzen diote haurrari, beste batzuk familian erabiltzeko aproposagoak dira.
Hemen 50 aplikaziotik gorako zerrenda osatu dugu, funtzio eta helburu ezberdinetakoak bilduz: margotzekoak, ipuin kontalari edo interaktiboak eta jokoak (arlo eta mota ugaritakoak). Sistema eragile eta funtzioaren arabera sailkatu ditugu. Azken atalean, nagusiagoak diren haurrei zuzendutakoak jaso ditugu baita ere.
Badakizu, haurrari tableta edo telefono mugikorra erabiltzen uzten badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak eta, askoz hobeto, berarekin batera erabili.

2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena

AZKEN BALADA

Azken balada
Izenburua: Azken balada
Idazlea: Mariasun Landa Etxebeste
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016
Bilduma: Bioleta Saila, 9
Laburpena:
Kontakizunak elkarri loturiko hiru narrazio eskaintzen ditu, espazio eta denbora ezberdinetan kokatuak eta tipografia ere bakoitzak modu batekoa du.
Protagonistak Erramun parkezaina eta Maitane neska gaztea dira. Lehenengo atalean balada abestua bertsoetan emana zaigu, irakurleari jakin-mina pizteko amu gisa. Bigarrenean, jatorrizko bertsioa Erramunek prosaz azalduta eta, hirugarrenean, Maitane neskatilak asmatutakoa, bertsio libre eta baikorrago batean.
Adina: 12tik gora

*Iturria: GALTZAGORRI

Imanol Urbieta gogoan

.

GURASOEI GUTUNA Lehiaketa



Aurten ere martxan da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100… urte).

Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia… ideia batzuk botatze aldera Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera barruko sentimenduak eta jarri idatzita. Badakit ez dela erraza, baina barruak askatzeko erabat baliagarria bai.
 ANIMATU!   http://www.ttiklik.com/gurasoei-gutuna/

*Iturria: TTIKLIK

 

2017(e)ko irailaren 23(a), larunbata

KILOMETROAK 2017

Igande honetan, irailak 24, guztiok Oñatira!



informazio gehiago: KILOMETROAK

Alfabetoa erabili batuketak egiteko; buruzko kalkulua jolastuz (Matematiketan.eus*)

Etxe askotan aurki ditzakegu alfabetoko hizki magnetikoak. Zuek ere etxean badauzkazue, prest zaudete jolasteko. Bestela, hartu papel karratu sorta bat eta bakoitzean idatzi alfabetoko letra bana. Jolasa gustukoa baduzue, txartelok plastifikatzea duzue onena.

Jolasa adin guztietako ume zein helduk egiteko modukoa da. Buruzko kalkulua praktikatzekoa da, baina alboan materialen bat

ELMER BERRIRO ERE

Elmer berriro ereIzenburua: Elmer berriro ere
Idazlea: David McKee
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016
Itzultzailea: Antton Olano
Orri kopurua: 24 orrialde
Laburpena:
Elmer elefantearen beste ipuin bat da hau. Egunerokotasunetik ihes egiteko umorea eta lagun arteko txantxak gaia izanik, tonu umoretsuan kontatutako istorioa da.
Elmer asperturik dago, eta giroa alaitzeko txantxa bat prestatu beharko duela pentsatzen du. Beste elefante baten laguntzaz txantxa prestatu eta taldeko elefante guztiak Elmer bezala margotu ondoren, benetako Elmer nor den ezin izango dute jakin. Azkenean, ibaiko urarekin garbituta, benetako Elmer agertuko da eta elefante guztiak pozez txoratzen eta algaraka jolasean bukatuko dute. Elmerren txantxak giroa alaitu du ba!
Ilustrazioa koloretsua da, Elmer liburua ezagutu ezkero oso erraz ezagutzekoa. Elefanteen grisa eta kolore bizien arteko kontraste handiak ditu. Orrialde osoak hartzen ditu eta testua bertan txertatzen da.
Adina: 6tik gora

*Iturria: GALTZAGORRI

Euskal Harria (Gabriel Aresti)

EUSKAL HARRIA
 
Zerutik erori gabeko
harria,
ongi labratua,
maisu trebe txit trebe eta habil batek
landua,
oinarri,
gilzarri,
zimentarria,
(adoratzen zaitugu),
(ez zara eroriko),
(mila urte inguru da),
(euskaldunen artean),
arbolaren itsura emandako
harria,
ajola gabean landatu hindugun
itoginaren azpian,
eta ur-tantak
jan hau.
Hi,
arbola,
euskal harria.
 
  © Gabriel Aresti

Euskararen txantxangorria

Gure bazterrak

Alpadapan gora

Gure Nahia

KORRIKA 2017