Jakina da musika mugetatik haratago
komunikatzeko modu bat dela eta, hain zuzen ere, horregatik da bereziki
pozgarria gaurko berria. Yazmin Novelo Garabidetarrak "Xíimbal Kaaj" rap abestia kaleratu berri du Mexikoko yukatango maia hizkuntzan Pat
Boy kidearekin batera. Yazmin yukatango maiaren biziberritzearen alde
gogor ari da lanean azken urteetan eta anitzak dira bide horretan
jorratu dituen alorrak, kazetaritzatik hasi eta, oraingoan bezala,
kantagintzaraino.
Hizkuntzen biziberritzean kulturgintzak
berebiziko garrantzia du, beraz izan bedi hau yukatango maiaz entzuten
dugun rap askoren lehena!
Zabaldu doinuok mundura!
*Iturri: GARABIDE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina