01-GURE TXOKO KUTTUNA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
01-GURE TXOKO KUTTUNA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko urriaren 13(a), larunbata

URTAROAK


BAZTER GUZTIEI BEGIRA


   
BAZTER GUZTIEI BEGIRA

 Bazter guztiei begira
 hemen jira ta han bira
 Mei Li, Xabier ta Maider 
 galdu egin dira. 

Bidegurutzean zalantza
ezker ala eskuin. 
Zer egin, zer egin?
Baserri polit batean 
topo lau lagunekin:
Morgan, Xarpa, Kleo, Martin.

 Bazter guztiei… 

Txirrina joaz bizikletan
etxera kantari 
tiriri-tarari
iluna badator eta 
txo, eman pedalari 
Martin, Xabi, Mei Li ri-ri!

 Bazter guztiei...

Argitxo (kanta)



ARGITXO
Harri murri zapero
bero-bero-bero
haurrak egin euskaraz
orain eta gero.

Niri deitzen didate
Argitxo iratxoa
eskuan kriseilua
buruan txanoa.
Txiki-txikia naiz ni
mendiko magoa
leizezuloa utzi
ta hirira noa.

Ezin nauru ikusi
ez eta ukitu
baina Argitxok beti
zu ikusten zaitu
eta ni nahi banauzu
gertutik sentitu
faborez ta mesedez
euskaraz mintzatu.

Ni ezkutatzen naiz
edozein txokotan
motxilan, poltsikoan
edota karnetan
egunez ikastolan
nabil gehienetan
ta gauetan sartzen naiz
haurren ametsetan.

Gauza harrigarriak
egiten badakit
magia ikusi nuen
txiki txikitatik
opari asko dauzkat
zuentzat gorderik
jolastorduak ere
luza ditzaket nik.
Hitza Joxean Ormazabal
Musika: Jon Ander LarraƱaga