"Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak". Horrela
izendatu zuen Hik Hasik hezkuntza-proposamena aurkezteko EHUren
Donostiako Irakasle Eskolan egin zuen agerraldian. Izan ere, eskola
hobetzeko da, baina hazkuntza- eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko ere
egin da dokumentua
Urtebeteko hausnarketa eta eztabaida ondoren, argia ikusi du proposamenak. Orain, denon eskura jarriko da edukia ezagutarazteko.
Non hasten da hezkuntza? Noren erantzukizuna
da? Nork hartzen du parte hezkuntzan? Nork hartu beharko luke parte
hezkuntzan?… Familiak eta eskolak bai, baina baita herriak (herritarrek)
eta administrazioek (agintariek) ere.