Izenburua: Elmer berriro ere
Idazlea: David McKee
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016
Itzultzailea: Antton Olano
Orri kopurua: 24 orrialde
Laburpena:
Elmer elefantearen
beste ipuin bat da hau. Egunerokotasunetik ihes egiteko umorea eta lagun
arteko txantxak gaia izanik, tonu umoretsuan kontatutako istorioa da.
Elmer asperturik dago, eta giroa alaitzeko txantxa bat prestatu
beharko duela pentsatzen du. Beste elefante baten laguntzaz txantxa
prestatu eta taldeko elefante guztiak Elmer bezala margotu ondoren,
benetako Elmer nor den ezin izango dute jakin. Azkenean, ibaiko urarekin
garbituta, benetako Elmer agertuko da eta elefante guztiak pozez
txoratzen eta algaraka jolasean bukatuko dute. Elmerren txantxak giroa
alaitu du ba!
Ilustrazioa koloretsua da, Elmer liburua ezagutu ezkero oso erraz
ezagutzekoa. Elefanteen grisa eta kolore bizien arteko kontraste handiak
ditu. Orrialde osoak hartzen ditu eta testua bertan txertatzen da.
Adina: 6tik gora
*Iturria: GALTZAGORRI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina