Ibilbideak Ramsar hitzarmenak babestutako hezeguneen artean
dagoen Uribarri-Ganboa urtegiaren adarretara eta urtero bere eremuan
hegazti migratzaile asko hartzen dituen Mendixur Ornitologia Parkera
hurbilduko gaitu.
0 km Garaioko Eskualde Parkean dagoen informazio etxearen
ondotik abiatuko gara. Hau ezkerretara utziz errepidean aurrera egingo
dugu, harik eta lehenengo bidegurutzean urtegiaren gainetik doan
pasabidearen desbiderapena hartu arte. Mendebalderantz goaz orain.
Ezkerrean Mendixur Ornitologia Parkea ikusi dezakegu, urtegiaren
hegoaldeko adarretako batean kokatuta. Zonalde hau Ramsar Hitzarmenak
babestutako hezeguneen zerrendan azaltzen da, migrazioan hainbat
ur-hegaztientzako atseden hartzeko eta elikatzeko leku garrantzitsua
baita.
3,9. km- Pistan aurrera jarraituko dugu harik eta dikera
heldu arte. Bertan azaltzen zaigu Orenin irlako ikuspegirik onena. Gaur
egun zikoinek eta lertxunek kolonizatutako biodibertsitatearen gordeleku
paregabea den irlatxo hau, duela hamarkada batzuk urtegiaren
sorrerarekin desagertu ziren herrietako bat izan zen. Atzealdean,
aisialdirako leku paregabeak diren Garaioko Eskualde Parkeko hondartzak
ikusi ditzakegu. Urtegiko dikea zeharkatu ostean GR 38tik – Ardoaren eta
arrainaren bidetik- gertu joango gara. Baina Azuako herrigunera
hurbildu heinean bi bideak parean joango dira. Herri honetako elizako
aurriek adierazten digute jada gutxi falta dela zirkuitua ixteko.
Behera kargatzeko eremua
PANTANO RUTA SUR - URTEGIKO HEGO IBILBIDEA.kmz [kmz](495Kb)>*Iturria: ARABA.EUS
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina