2017(e)ko irailaren 23(a), larunbata

Euskal Harria (Gabriel Aresti)

EUSKAL HARRIA
 
Zerutik erori gabeko
harria,
ongi labratua,
maisu trebe txit trebe eta habil batek
landua,
oinarri,
gilzarri,
zimentarria,
(adoratzen zaitugu),
(ez zara eroriko),
(mila urte inguru da),
(euskaldunen artean),
arbolaren itsura emandako
harria,
ajola gabean landatu hindugun
itoginaren azpian,
eta ur-tantak
jan hau.
Hi,
arbola,
euskal harria.
 
  © Gabriel Aresti

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina