BERDINTASUNA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BERDINTASUNA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko azaroaren 19(a), igandea

ARROSA ETA LEUNA

Lorategi batean itxirik bizi dira elefante-kume emeak. Paskualina da haietako bat, baina, besteek ez bezala, ez du lortzen bere azala arrosa eta leuna izatea. Aitak eta amak, etsiturik, itxura hori izatera behartzen ez dutenean, Paskualina askatasuna zer den ohartuko da, eta berdintasunerako bidea irekiko die bere lagunei. Berdintasunari buruzko ipuina. Kalandraka. Pamiela

2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

GURE KAIOLA



BONBERENEA EKINTZAKek aurkezten du: GLAUKOMA "kalima" diskoko bigarren singlea: "GURE KAIOLA". 2017ko udaberrian Bonberenean grabatua. Grabaketa eta nahasketa: Karlos Osinaga Masterizazioa: Jonan Ordorika Bideoa: Kliska Produkzioak Ekoizpena: Bonberenea Ekintzak

2017(e)ko urriaren 5(a), osteguna

Neska eta mutilek elkarrekin ala banandurik jokatu behar dute? Eskola kirola eta genero berdintasuna






Pentsa liteke, berdintasunean oinarritutako heziketa bermatu nahi bada, eredu mistoa dela egokiena. Hala uste du adibidez Itsaso Nabaskues futbolari ohi eta EHUko ikerlariak. Datuek, baina, bestelakoa erakusten dute sarri: elkarrekin jokatzen dutenean mutilek hartu ohi dute protagonismoa eta, gainera, ezin esan daiteke eskola kirolean nesken parte-hartzea areagotzen denik. Hori horrela, gaur gaurkoz eredu bananduaren alde egiten du Ainhoa Azurmendi eskubaloi jokalari ohi eta berdintasun gaietan adituak. Bi elkarrizketatuak bat datoz: hezkidetza oinarritik bertatik hasi behar da lantzen.

2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

ESKOLA KIROLA, ZEINENTZAKO KIROLA? (Iritzia)

Eskola kirola 7-16 urte bitarteko pertsonek eskolatze aldian eta hezkuntza sistemaren barruan irakas-orduetatik kanpo egien duten kirol antolatua da. Eskola Kirolak izaera hezitzailea du eta haren helburua parte hartzaileei heziketa integrala, epe luzerako kirol heziketa, kirol mota ezberdinak ezagutzea eta eskola-haur GUZTIEI parte hartzeko aukera bermatzea da. Altu esan daiteke beraz, legeen arabera “Lehiaketa ez dela jomuga”.
Eskola kirolak defendatzen dituen helburu nagusiak azaldu eta gero, hurrengo lerroetan eskola kiroleko hezitzaile bezala eta eskola kirolean ikasle nintzeneko esperientzietan oinarrituz, hausnarketa kritiko bat konpartitu nahiko nuke

2017(e)ko irailaren 24(a), igandea

GUZTIONTZAKO LEKUA





UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak agerian jarri asmo du, ahal duen neurrian, emakumeek zientziaren eta teknologiaren munduan egiten duten lana. Lan hori nabarmendu nahi dugu, eta horregatik